XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMONA.- Azkeneko Eguberrietan? Ez izan aho haundia!

TXORIA.- (Hasarre.) Txxxxxxxiiiiiiio, Txxxxxiiiiiiio!!

AMONA.- Beno, ez nirekin hasarretu.

Agian arrazoi duzu.

Niri ere kasu gutxi egiten didate, ez pentsa!

Lehen bai, denok oso atseginak ziren.

Amona, nire gona lisatu behar duzu.

Amona joan zaitez Karmeleren bila.

Amona gora... amona behera...

Baina orain nire hanka hauek ez naute jarraitzen, eta noski!

Behar zaitut eta geldi zaitez, ez zaitut behar, eta ken zaitez!

TXORIA.- (Goxo doinuaz.) Txitxio, Txitxio!

AMONA.- Ez ez, ez naiz triste jarriko, baina noizean behin gogamen ilunak etortzen zaizkidan burura.

LANDAREA.- (Hitzegiten duenean mugitzen da.) Klus, kliss, klofff.

AMONA.- Ay ay ay! Hemen zaude zu berdetxo.

Ene, ene, nerekoi galanta nago eginda.

Ni hemen nire kexak botatzen eta zu hor erdi ximelduta.

LANDAREA.- Klof, fklof!

AMONA.- Etxera ekarri zindutenean asmo onez blai etorri ziren.

Hiru egunean behin ura bota behar diogu eta astean behin bitamina.

Bai zera! astean behin...

Ez bitamina ez bitamina ondoko ere.

Huek besterengatik zapata pare gutxi urratuko dute.

Baina Seakabo!

(Kanta eta dantza egiten du.)

Bukatu da bukatu da
bukatu da seakabo,
bukatu da bukatu da
bukatu da seakabo!

TXORIA.- (Kezkatuta.) Txiiiiiio!, Txiiiiio!

AMONA.- (Arnasa hartzen.) Lasai lasai, nire bihotza oraindik sasoian dago, eta gainera...

LANDAREA.- (Galdezka.) Klif, klof, plif, plof???

AMONA.- Hori da! Ideia bat bururatu zait.

Gaurtik ez da pasatuko.

Eskarmentua eman behar diegu.

TXORIA.- (Pozik.) Txitxitxio txitxitxio???